Albiste da
Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiurko sutea perimetratu dute eta Erratzukoa itzalita dago jada

20230213105530_baztan_
18:00 - 20:00
Amaiurko sutea perimetratu dute eta Erratzukoa itzalita dago jada
Horietako bat Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean. Helikoptero bat ari da sua itzaltzeko lanetan. Bigarren sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta kontrolpean hartu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X