Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza Sailak zazpi milioi euro bideratu ditu ikastetxe publikoetara, jolastoki inklusiboak eratzeko

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak udal titulartasuna duten tokietan daudenez, jolastokietarako obra proposamenak aurkezten dituzten udaletara bideratuko dute dirua.
Hezkuntza Sailak zazpi milioi euro bideratu ditu ikastetxe publikoetara
Hezkuntza Sailak zazpi milioi euro bideratu ditu ikastetxe publikoetara

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ikastetxe publikoetako jolastokiak berritzeko egindako proposamena. Hain zuzen ere, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako jolasguneak egokitzeko egindako lanak finantzatzea galdegin zuen Bildarratzek.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak udal titulartasuna duten tokietan daudenez, jolastokietarako obra proposamenak aurkezten dituzten udaletara bideratuko dute dirua.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako eta 2023ko abenduaren 31a baino lehen bukatutako obrak hornituko dituzte diruz, eta, aurreikusitakoaren arabera, aurrekontuaren % 90 hartuko du bere gain Jaurlaritzak. Gainerako % 10 udalen esku geratuko da. Gehienez, 87.210 euro (BEZa barne) jasoko ditu ikastetxe bakoitzak.

Jolastoki inklusiboak

Berdintasuna eta aniztasuna errespetatzen duten jolastokiak eraikitzea da asmoa. Inklusiboa izateak dakar ume guztiei zuzendutako guneak sortzea.

Finantzaketa bateragarria da Udalaguntzaren laguntzarekin. Azken horrek udalek ikastetxeetako instalazioak hobetu eta eguneratzeko lanak finantzatzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X