Bederatzigarren misioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Marik 31 pertsona salbatu ditu bere lehen erreskatean, 10 haur tartean

Umeen artean, lau haur txiki eta hiru hilabeteko haurtxo bat zeuden. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, Italiak bi egunetara dagoen Civitavecchiako portuan (Erromatik gertu) eman die lehorreratzeko baimena.
20230216130953_aita-mari_
18:00 - 20:00
Mediterraneoan txalupa batean zihoazen 31 migratzaile erreskatatu ditu Aita Marik

Aita Mari ontziak bederatzigarren misioko bere lehen erreskatea egin du: egurrezko ontzi txiki batean pilatuta eta "arrisku bizian" zeuden 31 pertsona salbatu ditu. Erreskatatutako lagunen artean, 10 ume zeuden, lau haur txiki eta hiru hilabeteko haurtxo bat tartean. 

Erreskatea atzo arratsaldean egin zuen Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen ontziak. "Egurrezko ontzi txiki eta ezegonkor batean pilatuta", 31 pertsona ikusi zituzten, urduri, keinuak egiten eta laguntza eske. "Bakar batek ere ez zuen salbamendu jakarik, eta arrisku bizian zeuden guztiak", azaldu du gobernuz kanpoko erakundeak. 

Taldean 10 ume zeuden, lau haur txiki eta hiru hilabeteko haurtxo bat tartean. Horrez gain, hiru emakume haurdun zihoazen. Gehienak Boli Kosta, Senegal eta Gineakoak dira. 

Itsas Salbamendu Humanitarioko iturriek EITB Mediari egindako adierazpenen arabera, denak "onik" daude eta gaua "ondo igaro dute, okerren haurdunak dauden arren". 

Gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, Italiako Gobernuak Civitavecchiako portuan, Erromatik gertu, lehorreratzeko baimena eman die. Bi egun beharko dituzte hara heltzeko. Itsas Salbamendu Humanitarioaren hitzetan, "egoera horrek erreskatatutako pertsonen sufrimendua areagotuko du, hilabeteak edo urteak baitaramatzate migratzen, eta eskubideak maiz urratu dizkiete". 

Horren hitzetan, Itsasoko Giza Bizitzaren Segurtasunerako Nazioarteko Hitzarmenaren (SOLAS delakoa, 1974koa) arabera, erreskate kasuetan ontzitik gertuen dagoen portuan eman beharko da lehorreratzeko baimena, onik ateratako pertsonak itsasoan ahalik eta denbora gutxien egon daitezen. Itsas Salbamendu Humanitarioak salatu du Italiako Gobernua "sistematikoki" ari dela arau hori urratzen

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X