Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaberri beteko larunbataren atzetik, igande lainotsuagoa baina epela

Eguerdi partean eguzkiak berotuko du, baina lehen orduak hotzak izango dira, batez ere Araban eta Nafarroan, eta ez da baztertzen izotza egitea. 20 gradu zentigraduren inguruan kokatuko dira maximoak larunbatean, eta 15era jaitsiko dira igandean.
Lehen San Jose loreak. Argazkia: Iñaki Jauregi Bidaburu.
Lehen San Jose loreak. Argazkia: Iñaki Jauregi Bidaburu.

Ostiral eguzkitsu eta bero baten ondoren, eta udaberria iristeko hilabete pasatxo falta den arren, larunbatean udaberri beteko eguraldiaz gozatu ahal izango da euskal lurralde osoan. Izan ere, lehen orduak hotzak izango badira ere (barnealdean izotza egingo du, batez ere Araban eta Nafarroan), eguzkia nagusituko da goizean. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta horri esker, 20 ºC-ren bueltan geldituko dira maximoak isurialde atlantikoan, eta 15 ºC-ren bueltan edo hortik gora, barnealdean. Itsasertzean, brisa apur bat altxa liteke arratsaldeko lehen orduetan.

Igandean, hodei-masa baxu bat igaroko da Euskal Herritik, eta zerua estaltzen joango da, batez ere ipar partean. Araba eta Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, berriz, hodeiguneak agertuko badira ere, ostarte zabalak izango ditugu. Haizea iparraldetik finkatuko da, eta, horrekin batera, tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira isurialde atlantikoan, 15 ºC-raino, eta hegoaldean ez da aldaketa handirik izango.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X