IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Emakume gazteen ahotsa, Lanbide Heziketa duala euskaraz eta Martxoaren 3ko Memoriala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
M8 EITB 2023 BATZEN GAITUEN BERDINTASUNA 1920 1080
M8 EITB 2023 BATZEN GAITUEN BERDINTASUNA 1920 1080

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Emakume gazteen ahotsa: Emakume gazteen aldarrikapenetan jarriko dute begirada asteon EITBko hedabideek: Zerk kezkatzen ditu gehien gaur egun? Zein zailtasunekin egiten dute topo egunerokoan? Zeintzuk dira etorkizuneko erronka nagusiak? Hala, 24 urtez azpiko emakumeak protagonista dituzten hainbat eduki argitaratuko dira.

- Lanbide Heziketa duala euskaraz: Gipuzkoako hainbat enpresak eta Lanbide Heziketako hainbat ikastetxek euskara zabaltzeko egiten duten lana aitortuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate), 12:00etan.

- Martxoaren 3ko Memoriala: Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritzak batzarra deitu du gaurko, 16:00etarako, Martxoaren 3ko Memorialarekin elkarlana abiatzeko urratsak aztertzeko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X