Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edurne Basterra, UAGA sindikatuaren presidente berria

Arabako Nekazal eta Abeltzainen Elkarteak igande honetan Gasteizen egindako batzarrean, 216 bozetatik 117 jaso ditu Basterrak.
Edurne Basterra, UAGA sindikatuaren presidente berria. Argazkia: UAGA Twitter
Edurne Basterra, UAGA sindikatuaren presidente berria. Argazkia: UAGA Twitter

Datozen lau urteetarako UAGA Arabako Nekazal eta Abeltzainen Elkarteko presidente berri izendatu dute Edurne Basterra. 48 urte ditu Basterrak, eta igande honetan Gasteizen sindikatu horrek egindako batzarrean, 216 bozetatik 117 jaso ditu.

Nekazal eta abeltzaintza ustiategi bat du presidente berriak, eta erabat berritu duten batzorde exekutibo baten buru izango da: Jon Moraza presidenteorde izango da, eta Nagore Ruiz de Zarate, Gorka Barredo eta Jesus Bauza, berriz, batzordekide.

Javier Torre Blanco ordezkatuko du Basterrak, bi agintaldi bete ostean, berriro ez aurkeztea erabaki duelako.

Nekazal alorrean bidezko prezioak ordaintzea eta ekoizleek gastuen azpitik lan egiteari uko egitea aldarrikatuko ditu, besteak beste, zuzendaritza berriak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X