Aste Santuko ordutegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaok zerbitzuak luzatuko ditu Aste Santuko jaiegunetan

Egun horietan metroen ordutegia gaueko 02:00ak arte luzatuko da. Asteazkenean, igandean eta astelehenean, metroak 22:00 eta 23:00 bitartean amaituko dira.
orain-default-image

Metro Bilbaok Aste Santuko jaieegunetan metro zerbitzuak luzatuko ditu. Esaterako, ostegunetik, apirilaren 6tik, larunbatera, apirilaren 8ra, metroak gaueko 02:00ak arte egongo dira.

Egun horietako egunean zeharreko maiztasuna hurrengoa izango da:

- Etxebarri-San Ignazio: 5 min.

- Etxebarri-Ibarbengoa: 10 min

- Basauri-Kabiezes 10 min

- Etxebarri-Plentzia­: 20 min.

Hala ere, asteazkenean, hilaren 5ean, eta igande eta astelehenean, 9 eta 10 hurrenez hurren, metroak gaueko 22:00 eta 23:00ak artean amaituko dira.

Apirilaren 11tik, asteartetik, 14rako, ostiralerako egunetan, metroen egunean zeharreko maiztasuna hurrengoa izango da:

- Etxebarri-San Ignazio: 3:20 min

- Etxebarri-Ibarbengoa: 6:40 min

- Basauri-Kabiezes: 6:40 min

- Etxebarri-Plentzia: 20 min.

Aste Santuko eta Pazko Asteko ordutegiak eta maiztasunak jakiteko, kontsultatu hurrengo trenak atala, hemen klik eginez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X