IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Saretzen: Immigrazioa, Trump auzipetuta eta Hegoaldeko Saihesbidearen lotune berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Saretzen immigrazioa euskal herria bilatzailea
Saretzen immigrazioa euskal herria bilatzailea

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 5, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Saretzen: Immigrazioa: Hego Euskal Herriko immigrazioa du aztergai gaur argitaratu den Saretzen proiektuaren bigarren atalak. 2002tik 2021era atzerritik etorritako lagunen jatorria, urte horietan izandako hazkundea eta helmuga aztertu dituzte EITBk eta TOKIKOMek elkarlanean, baita atzerritar jatorriko lagunek gure ekonomian duten eragina ere.

- Donal Trump, auzipetuta: Donald Trump AEBko presidente ohiari 34 kargu egotzi dizkiote, Storny Daniels aktore pornoari egindako legez kanpoko ordainketekin lotuta. Trumpek bere burua errugabea esan du.

- Hegoaldeko Saihesbidearen lotune berria: Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearen (Supersur) eta AP-68 autobidearen arteko lotune berria gaur zabalduko dute. Honelakoa izango da bide berria. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X