IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Harrera Osasunari, 23/24 ikasturteko matrikulazioa eta Lanbide Heziketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
20230507160113_osasuna-iritsiera_
20230507160113_osasuna-iritsiera_

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Harrera Osasunari: Osasunako zuzendaritzako eta plantillako ordezkariek Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren harrerak jasoko dituzte gaur, Errege Kopan txapeldunorde geratu ostean.

- 23/24 ikasturteko matrikulazioa: Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak agerraldia egingo du astelehen honetan Eusko Legebiltzarrean, 23/24 ikasturteko matrikulazioaren inguruan azalpenak emateko, segregazioari aurre egiteko irizpide berriak ezarri ondoren sortu den polemikaren erdian.

- Lanbide Heziketa: Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak eta Nicolas Sagarzazu Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketako zuzendariak Lanbide Heziketaren datorren ikasturteko xehetasunak emango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X