Dohaintzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Elikagaien Bankua pozik agertu da bildutako elikagai kopuruagatik

Asteburu honetan, bilketa fisikoa egin dute, baina online bidezko dohaintzak ekainaren amaiera arte egin ahal izango dira.
Elikagaien bilketa, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA
Elikagaien bilketa, artxiboko irudian. Argazkia: EITB MEDIA

Asteburu honetan Nafarroako Elikagaien Bankuak antolatutako udaberriko kanpaina solidarioak "elkartasun erantzun handia" izan du, eta, beraz, erakundea "pozik" agertu da. Hala ere, online bidezko dohaintzak ekainaren amaierara arte aktibo daudela gogorarazi dute.

Marisol Villar BAN Fundazioko presidenteak azpimarratu duenez, bilketaren joerarekin jarraituz gero, "litekeena da 2022an bildutako kopurua gainditzea, urte txarra izan zena".

Ildo horretan, ohar baten bidez jakinarazi dutenaren arabera, dohaintzak oso esanguratsuak izan dira, besteak beste, olio- eta esne-produktuak bildu baitituzte, gaur egun BANek gehien eskatzen dituen elikagaietako bi, gutxi direlako eta prezio eta kostu altuak dituztelako.

Ekimen solidario hau maiatzean abiatu dute, Elikagaien Bankuarentzat bereziki beharrezkoa den une batean, gaur egun 26.000 erabiltzaile baitituzte. Horregatik, BANeko zuzendaritzak parte hartzen jarraitzera animatu ditu herritarrak, bereziki online bidez dohaintzak eginez, webgunetik edota banku-transferentzia, online dohaintza edo Bizum bidez: 00262.

Erabiltzaileen kopuruak gora egin du

Elikagaien Bankuaren esanetna, azken hilabeteetan pertsona hartzaileen kopuruak gora egin du, ia 26.000 erabiltzaile artatzeraino, eta, aitzitik, dohaintzak nabarmen jaitsi dira inflazioaren eta lehengairik ezaren ondorioz. Horren eraginez, hilean pertsonako 12,80 kilo banatzetik 10,9 kilo banatzera igaro dira 2022an.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X