KRISI KLIMATIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berotegi efektuak eta 'El Niño' fenomenoak tenperatura 1,5 gradutik gora igotzea eragin dezakete

Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi duenez, % 66ko aukera dago hurrengo bost urteetan 1,5 graduko muga gainditzeko. Halaber, % 98ko probabilitatea omen dago hurrengo bost urteetako bat eta bost urteak bere osotasunean inoizko beroenak izateko.
Berotegi efektua eragiten duten gasak. Egile eskubiderik gabeko argazkia
Berotegi efektua eragiten duten gasak. Egile eskubiderik gabeko argazkia

Oso litekeena da datozen bost urteetan Lurraren tenperatura inoiz ikusi gabeko kopuruetara iristea eta 1,5 gradutik gorako tenperatura igoera izatea, Munduko Meteorologia Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera. Izan ere, berotegi efektua eragiten duten gasen emisioari El Niño fenomenoa gehituko zaio.

Nazio Batuen erakunde horrek zabaldutako azken datuen arabera, % 66ko aukera dago hurrengo bost urteetan 1,5 graduko muga gainditzeko, eta % 98ko probabilitatea hurrengo bost urteetako bat eta bost urteak bere osotasunean inoizko beroenak izateko. 

"Horrek ez du esan nahi Parisko Akordioan aurreikusitako 1,5 ºC-ko tenperatura igoera modu iraunkorrean gaindituko dugunik. Hala ere, Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du 1,5 graduko tenperatura igoera gero eta maizago gaindituko dugula", adierazi du Peteri Taalas Munduko Metereologia Erakundeko idazkari nagusiak.

Taalasek gaineratu duenez, giza jarduerak eragindako klima aldaketak eta El Niño fenomenoak eragingo dute Lurraren tenperatura aurrez ezagutu gabeko puntura iristea. "Horrek ondorioak izango ditu osasunean, elikagaien segurtasunean, uraren kudeaketan eta ingurumenean. Prest egon behar dugu", gehitu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X