IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaiako adingabe baten bahiketa saiakera bat ikertzen ari dira

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, salaketa asteazkenean jaso zuten. Hala, salatutako gertakariak delituzkoak diren ala ez ikertzen ari dira.
Ertzaintza. Artxiboko irudia.
Ertzaintza. Artxiboko irudia.

Ertzaintzak adingabe baten bahiketa saiakera argitzeko ikerketa abiatu du Pasaian, asteazken honetan jarritako salaketa baten ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du salatutako gertakariak "delituzkoak diren ala ez" ikertzen ari direla; hau da, "bahitzeko asmoz adingabe batengana hurbildu izana".

Salaketa hori dela eta, Pasaiako Udaltzaingoak ohar bat argitaratu du Ertzaintzarekin batera. Horretan, maiatzaren 17an "Pasai San Pedron adingabe batekin izandako gertakari bat salatu" zela adierazten dute, eta biak ikertzen ari direla "haren inguruabarrak eta izaera egiaztatzeko eta ustezko inplikatuak aurkitzeko".

Salaketa horren ondorioz, sare sozialetan agertzen ari diren pertsonen irudiak eta informazio partzialak fidagarria ez direla argitu dute.

Horrenbestez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak lasaitasunerako eta erantzukizunerako deia egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X