Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mungian egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 4an

'Jagon eskola publikoa' izango da 2023ko jaiaren leloa. Hiru gunetan zehar banatu dituzte eguneko jarduerak: jarduera guztiak ikastetxe publikoetan, Matxin plazan eta Torrebillela parkean.
Aurkezpena. Argazkia: Euskal Eskola Publikoaren Jaia.
Aurkezpena. Argazkia: Euskal Eskola Publikoaren Jaia.

Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia Mungian (Bizkaia) ospatuko dute, ekainaren 4an, Jagon eskola publikoa lelopean. Hiru gune prestatuko dituzte eguneko jarduerak egiteko: ikastetxe publikoak (bost azpigunerekin), Matxin plaza eta Torrebillela parkea. EITBk bere txokoa izango du, Go!azen eta 3klubarekin.

Mungiako Legarda eskolan aurkeztu dute aurtengo jaiaren egitaraua. Lurdes Imazek EHIGEko koordinatzaileak ondoan izan ditu Bakioko Urkitza eskolako 6. mailako bi ikasle, Mungiako Institutuko DBH4ko bi ikasle eta Egoitz Regil Legarda HLHIko eta Mungiako Institutuko gurasoa.

Azaldu dutenez, Kilimak, STR eta Oxabi taldeek kontzertua eskainiko dute arratsaldean, kirol pistan. Matxin plazan, Mungiako memoria historikoa ezagutzeko ibilbidea, bertsoak, euskal dantzak eta folk musika izango dira.

Umeentzako jarduerei dagokienez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Goazen eta puzgarriak izango dira ikastetxe publikoetan; antzerkia, jolas kooperatiboak eta puzgarriak Torrebillela parkean, eta Gora bihotzak! antzerki musikala, perkusio tailerra eta euskal mitologiari buruzko jolasak Matxin plazan.

Nerabeei zuzenduta, grafiti tailerra, txalaparta tailerra eta 'fun riders' izango dira, ikastetxe publikoetako bi azpiguneretan.

Kirolak ere izango du tokia, herri kirolekin, kirol egokituarekin eta Athletic gunearekin, pabiloian.

Egitaraua. Egitaraua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X