Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat Cordovillako merkataritza zentro bateko aparkalekuan erditu da

Haurtxoa eta ama onik daude, eta anbulantzian eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Ama eta alaba ospitalera eraman dituzten unea. Argazkia: Foruzaingoa
Ama eta alaba ospitalera eraman dituzten unea. Argazkia: Foruzaingoa

Emakume batek Sofia izeneko neskato bat izan du astelehen honetan Cordovillako merkataritza gune bateko aparkalekuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Emakumea bertan erditu da, eta haurtxoa eta bera onik daude, eta anbulantzian eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Foruzaingoa izan dute lagun.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal Herriko Saharar diasporak Marokoren autonomia eskaintza gaitzestu du
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Euskal Herriko saharar diasporak bere gaitzespena adierazi du Marokoko autonomia planaren aurrean

Euskal Herriko saharar diasporak elkarretaratzea egin du gaur Gasteizen, Mendebaldeko Sahararen autonomia plana gaitzetsi, eta Marokoren subiranotasunaren pean jarriko lukeen plana errefusatzeko. Sahararren hitzetan, Espainiako Estatua da "gure lurra abandonatu behar izatearen erantzulea", eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuari exijitu diote autonomia plana publikoki baztertzeko, independentzia erreferenduma bat egin ahal izateko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X