Albiste izango dira: Beroa bueltan da, LHko dekretu berria eta Barakaldoko sutearen inguruko ikerketa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Beroa bueltan da: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur 12:00etatik 17:00etara, tenperatura altuengatik. Beroenak Arabako hegoaldean espero dira, termometroa 37 graduren bueltan ibiliko baita. Nafarroan, 40 gradu inguruko tenperaturak izango dituzte berriro.
- Lanbide Heziketako dekretu berria: Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du Lanbide Heziketako dekretu berria. Funtsean, LH berria malguagoa izango da, praktika gehiago izango ditu eta ikasleek ordu gutxiko prestakuntza-ikastaroak ikasi eta konbinatu ahal izango dituzte.
- Barakaldoko sutea: Barakaldoko etxebizitza eraikin batean piztutako sutearen arrazoiak argitzeko ikerketak aurrera jarraitzen du. 16 urteko gazte bat hil zen. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak atzo esan zuenez, txosten teknikoen zain daude erretako eraikina eraitsi edo ez erabakitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalariek eta jarraitzaileek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak jaurti omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisu eman behar izan zitzaion ezer gerta ez zedin.
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara" diogu, ez "euskara naiz". "Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.