Droga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

31 atxilotu hainbat espetxetan eta Bizkaiko eta Kantabriako zenbati herritan droga sartzeagatik

20230721111827_detenido-droga-carcel_
18:00 - 20:00
31 atxilotu hainbat espetxetan eta Bizkaiko eta Kantabriako zenbati herritan droga sartzeagatik
Guardia Zibilak 31 pertsona atxilotu ditu Kantabriako, Palentziako eta Leongo espetxeetan drogak sartzen zituen erakunde bateko kide izatea egotzita. Horretaz gain, Bizkaiko eta Kantabriako hainbat herritan ere saltzen zuten droga. Operazioan zehar, miaketa bat egin da Leioan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X