Udako oporraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Opor hasierek eta bukaerek bat egin dute errepideetan, aireportuetan eta autobus zein tren geltokietan

Udako irteera operazioaren bigarren fasea abian da. Batzuk joan eta beste batzuk bueltatzen direla eta, astebururik korapilatsuena izango dute errepideek. 24.000 bidaiari eta 1.200 autobusen joan-etorria aurreikusten zuten gaur Bilboko Intermodalean.
18:00 - 20:00
Opor hasierek eta bukaerek bat egin dute errepideetan, aireportuetan eta autobus zein tren geltokietan
Udako irteera operazioaren bigarren fasea abian da. Batzuk joan eta beste batzuk bueltatzen direla eta, astebururik korapilatsuena izango dute errepideek. 24.000 bidaiari eta 1.200 autobusen joan-etorria aurreikusten dute Bilboko Intermodalean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X