83ko uholdeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriak, Urumeak, Urolak, Debak… Gipuzkoako ia erreka guztiek egin zuten gainezka

Antes de que la tormenta devastara Bizkaia, las primeras alarmas saltaron horas antes en Gipuzkoa donde las precipitaciones alcanzaron los 200 litros por metro cuadrardo. No hubo víctimas mortales, pero sí grandes pérdidas materiales ya que la mayoría de ríos que cruzan el territorio se desbordaron.
18:00 - 20:00
Oriak, Urumeak, Urolak, Debak… Gipuzkoako ia erreka guztiek egin zuten gainezka
Gipuzkoan piztu ziren lehenik alarmak, bertan erori baitziren lehen euri jasa handiak. Bi egunean metro kuadroko 200 litrotik gora herri askotan. Gipuzkoan hildakorik egon ez bazen ere, sarraskia eskualdeetan zehar zabaldu zen, lurraldea gurutzatzen duten ibai arro gehienek gainezka egin ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X