IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ikasturte hasiera haur-eskoletan, Hezkuntza Legea eta ETBren udazkeneko programazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Haurreskola guztiak doakoak izango dira 2023-2024 ikasturtetik aurrera
Haurreskola guztiak doakoak izango dira 2023-2024 ikasturtetik aurrera. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ikasturte hasiera haur-eskoletan: Gaur hasiko dute ikasturte berria haur-eskoletan (0-3 urte), eta urte honetatik aurrera Haurreskolak Partzuergoko ikastetxe publiko guztiak doakoak izango dira. Behin betiko datuen arabera, matrikulazio berriak % 25 igo dira Haurreskolak Partzuergoan. 

- Hezkuntza Legea: Pello Otxandiano EH Bilduren Pograma zuzendariak Hezkuntza Legearen proiektuari EH Bilduk egingo dizkion zuzenketak azalduko ditu 12:00etan koalizioak Donostian duen egoitzan. Hezkuntza ituna Eusko Legebiltzarraren % 90ek babestu zuen (EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU), baina Elkarrekin Podemos-IU ez dago ados Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Hezkuntza Legearen proiektuarekin.

- ETBren udazkeneko programazioa: ETBk udazkeneko programazioa aurkeztuko du FesTVal jaialdian, 11:00etan. Unai Iparragirre ETBko zuzendariarekin batera, aurkezleak eta protagonistak izango dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X