Erasoa Zornotzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Auzitegiak urtarrilean epaituko ditu Alexandru Ionitak jasotako jipoian nahasitako zazpi gazte

Urtarrilaren 15ean abiatuko da epaiketa. Jipoian parte hartu zuten 8 adingabeak martxoan kondenatu zituzten.
Alexandru Ionita, berriz ibiltzeko itxaropenarekin borroka egiten
Alexandru Ionita, berriz ibiltzeko itxaropenarekin borroka egiten

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak urtarrilean epaituko ditu 2021eko uztailean Zornotzan Alexandru Ionita gazteari ustez eraso bortitza egin zioten zazpi gazte.

Hain zuzen ere, urtarrilaren 15ean abiatuko da epaiketa, eta gutxienez 25era arte iraungo du.

Fiskaltzak 14 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra eskatuko du horientzat, hilketa-saiakera egotzita.

Jipoian nahasitako zortzi adingabeak martxoan epaitu zituzten, eta 3 eta 6 urte arteko zigorrak ezarri zizkioten, gaztea hiltzen saiatu zirela frogatutzat jota. Horrenbestez, zentro itxi batean bete beharko dute kondena.

Ikerketaren arabera, 16 pertsonak hartu zuten parte Alexandru Ionitak jasotako jipoian.

Bien bitartean, eraso hura jazo eta bi urtera, gazteak borrokan jarraitzen du, berriz ibiltzeko itxaropenarekin.

EITBk bisita egin zion ekainean, Bartzelonako klinika batean:

2021eko uztailean hilzorian utzi zuen jipoia jaso ostean, Alexandru Ionita Bartzelonako klinika pribatu batean dago tratamendua jasotzen eta pixkanaka pixkanaka aurrera pausoak egiten ari da bere errekuperazioan. Bartzelonako tratamendua ongi-egile anonimo batek ordaintzen du.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X