IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Zornotzako gertakizuna, euskal zinema Oscarretara begira eta euskara Europan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Zornotza
Zornotza. Argazkia: Imanol Aragon

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zornotzako gertakizuna: Gizonezko bat atxilotu dute Zornotzan, iazko irailean herri horretan bertan desagertu zen bizilagun baten kasuarekin lotuta. Ogenabekoa kaleko etxebizitza bat miatu dute egun osoan zehar agenteek. Kasua sekretupean dago.

- Euskal zinema Oscarretara begira: 20.000 especies de abejas Estibaliz Urresolaren film saritua eta Cerrar los ojos Victor Ericek Cannesko zinema jaialdian aurkeztu zuen lana dira Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara aurkeztuko duen filma izateko hiru hautagaietako bi. Gaur jakinaraziko du zein pelikulak ordezkatuko duen Espainia 2024ko Oscar Sarietan.

- Euskara Europan: Europar Batasuneko estatuek euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasunari buruzko erabakia atzeratzea adostu eta gero, orain Espainiako Gobernuari dagokio prozedurarekin aurrera egitea, bere esku baitago EBko txandakako presidentetza. Atzo, Gai Orokorren Kontseiluan gaia eztabaidatu zuten estatu kideek txosten ekonomikoak eta juridikoak eskatu zituzten, eta horiek bideratu beharko ditu Espainiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X