Urtegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribarri Ganboa bere edukieraren % 56,2an, Urrunaga % 53,4an eta Albina % 49,5ean

Azken astean 1,4 hektometro kubiko ur galdu ondoren, Uribarri Ganboa duela hamabi hilabete (% 60,9) baino 7 hm3 gutxiagorekin geratu da. Urrunagak ere 1 hm3 galdu du azken zazpi egunetan.
Uribarri Ganboako urtegiaren irudia irailaren 24an. Argazkia: Jose Luis Madina
Uribarri Ganboako urtegiaren irudia irailaren 24an. Argazkia: Jose Luis Madina

Uribarri Ganboako urtegia bere edukieraren % 56,2an dago gaur, azken astean 1,4 hm3 ur galdu ostean. Horrek duela hamabi hilabete (% 60,9) zituen erreserbak baino 7 hm3 ur gutxiago uzten du, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak jakitera eman duenez.

Urtegi hori Arabako Lautadan dago, Zadorra ibaiaren arroko urak hartzen ditu eta edukiera handiena duena da Euskadin (146,5 hm3). Egungo erreserbak 82,3 hektometro kubikoan ditu.

Urrunagako urtegia ere Zadorraren arroan dago, eta 71,8 hm3ko edukiera du. Egun, 38,3 hektometro kubiko ur ditu, hau da, % 53,4ko betetze-maila, azken zazpi egunetan hektometro kubiko bat galdu ondoren.

Bestalde, Albinako urtegia Gasteiztik 9 kilometrora dago, eta Bostibaieta ibaiaren urak biltzen ditu. 2,6 hm3ko erreserbarekin, edukieraren (5,4 hm3) % 49,5ean dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X