Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-1 errepidea itxi dute Ikaztegietan, tunelaren sabaiari eusten dion ehuna erori baita

20231027102138_ikaztegieta_
18:00 - 20:00
N-1 errepidea itxi dute Ikaztegietan, tunelaren sabaiari eusten dion ehuna erori baita
02:00ak aldera, Ikaztegietako tunelaren sabaiari eusten dion ehun asfaltikoa erori egin da, eta, ondorioz, N-1 errepidea itxi behar izan dute, Gasteizera bidean. Gainera, aurreikuspenen arabera, hainbat orduz egongo da itxita. Auto-ilara luzeak sortu dira inguruko errepideetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X