Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tren zerbitzua etenda egon da Zornotza eta Lemoa artean, Euskotrenen konboi bat errailetatik atera baita

Bi udalerrien artean autobusez eskaini dute zerbitzua, "arazorik gabe", Euskotrenek zehaztu duenez. 18:30 aldera berrezarri dute tren zerbitzua.
20231028125645_trena_
18:00 - 20:00
Euskotreneko unitate bat trenbidetik atera da Zornotzan

Euskotrenek Lemoa eta Zornotza artean (Bizkaia) eskaini ohi duen tren zerbitzua etenda egon da gaur goizetik arratsaldera arte, konboi bat errailetatik atera eta gero. Erabiltzaileek autobusez egin dute ibilbide hori. 

Tren konpainiak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, unitate bat trenbidetik atera da Zornotzan, baina ez da inor zauritu. 

Tren zerbitzua berriro ezarri arte, konpainiak autobusak jarri ditu Lemoa eta Zornotza arteko ibilbidea egiteko, eta ez da arazorik sortu, Euskotrenen arabera. 

Azkenean, 18:30 aldera berrezarri da tren zerbitzua, eta egoera normaltasunera itzuli da.

Horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du Lemoa eta Zornotza lotzen dituen BI-635 errepideko zati bat, Zornotzako Astepe auzotik Lemoaraino, itxita egongo dela 14:00etatik gauerdira arte

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X