GABONETAKO LOTERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

93361 eta 41147 izan dira laugarren sariak, eta ez dute dirurik utzi Hego Euskal Herrian

93361 zenbakia Alacanten, Sevillan eta Valentzian saldu dute, eta, 41147 zenbakia, Bartzelonan eta Salamancan. Laugarren sariak 20.000 euro banatzen ditu dezimoko eta 1.000 euro, jokatutako euro bakoitzeko.
93361 zenbakia, Gabonetako Loteriaren zozketako bi sarietako bat
93361 zenbakia, Gabonetako Loteriaren zozketako bi sarietako bat

Gabonetako Loteriaren zozketan, 93361 eta 18003 zenbakiei egokitu zaie aurtengo laugarren saria. 200.000 euro banatuko dira serie bakoitzeko, baina zenbaki saridunak ez dituzte Hego Euskal Herrian saldu.

11:14an atera da lehenengo laugarren saria, 93361, eta Valentzian (Alginet, Algemesi eta Benifaio), Sevillan (La Luisiana) eta Alacanten (Villena) saldu dute.

Bigarren laugarren saria, 41147, 12:07an atera da, eta Granollersen (Bartzelona) eta Peñaranda de Bracamonten (Salamanca) jausi da.

Irabazleek 20.000 euro jasoko dituzte dezimoko eta 1.000 euro, jokatutako euro bakoitzeko.

2.000 eurotik beherako sariak loteria administrazioetan kobratu daitezke, aitzitik, hortik gorakoak baimendutako finantza erakundeetan soilik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X