UR-ERRESERBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribarriko urtegiak bere edukieraren % 78 gainditu du jada eta duela urtebete baino % 20 ur gehiago dauka

Azken asteetan izandako euriteek urtegiaren egoera hobetu dute, duela hilabete baino 14 puntu gorago baitago.
Uribarri Ganboako urtegia, apirilaren 27an. Argazkia: Felipe Bollon Jimenez.
Uribarri Ganboako urtegia, apirilaren 27an. Argazkia: Felipe Bollon Jimenez.

Arabako Uribarriko urtegia, Bilbo eta Gasteiz urez hornitzen dituen urtegi nagusia, edukiera osoaren % 78,5ean dago, duela hilabete zuen egoera baino 14 puntu gorago.

Azken asteetan izandako euriteek nabarmen hobetu dute urtegi horren egoera; izan ere, duela urtebete baino % 20 ur gehiago dauka, eta azken bost urteetako batez bestekoa baino % 2,1 gehiago.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren datuen arabera, Ullibarrik 115 hektometro kubiko ditu, eta duela hilabete 93,5 zituen.

Bestalde, Urrunagakoa, Uribarriren edukieraren erdia baino gutxiagokoa, guztizko edukieraren % 75,5ean dago, 54,3 hektometro kubiko atxikita.

Burgosko Ordunte urtegiak Bilbo zuzenean hornitzen du, baina Arabakoak baino askoz txikiagoa da. 20 hektometro ditu eta edukieraren % 90,9an dago. Duela urtebete % 36,6an zegoen.

Gipuzkoan, Añarbekoak Donostia eta inguruko hainbat udalerri hartzen ditu urez; 30 hektometro ditu, eta edukieraren % 78,9an dago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X