POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hilotzak legez kanpo unibertsitateei saltzen zizkien talde bat desegin dute Valentzian

Itxura guztien arabera, agiriak faltsutu eta erietxeetan eta adineko pertsonen egoitzetan hildako pertsonen gorpuak unibertsitateei saltzen zizkieten ikerketarako.

Hilotzak legez kanpo unibertsitateei saltzen zizkien talde kriminal bat desegin dute Valentzian. Espainiako Poliziaren arabera, itxuraz, dokumentuak faltsutu eta ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan hildakoen gorpuak ikerketarako saltzen zizkien unibertsitateei, bakoitza 1.200 eurotan. 

Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, ikerketa iazko urtearen hasieran abiatu zen. Ehorztetxe batek ospitaletik gorpu bat legez kanpo atera zuela jakin zuten, eta horretarako agiriak faltsutu zituztela.

Ikertzaileek egiaztatu ahal izan zutenez, ehorztetxeko bi langilek dokumentuak faltsutu eta ospitaleko gorputegian zegon hilotz bat unibertsitate batera bideratu zuten lur eman beharrean. Zehazki, 1.200 eurotan saldu zuten, senideek horretarako baimenik eman gabe.

Poliziak antzerako kasu baten berri izan zuten adineko pertsonen egoitza batean. Kasu horretan, hildakoak hil baino egun batzuk lehenago bere gorpua zientziari ematea baimendu zuen. Gerora, ikertzaileek jakin ahal izan zuten, ordea, hildakoak bere kabuz erabakitzeko gaitasuna galdua zuela.

Kasu horri lotuta, Espainiako Poliziak ikertutako ehorztetxeko arduradunak eta bertako bi langile atxilotu dituzte, iruzurra eta dokumentuak faltsutzea leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X