Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat larri zauritu dute Tolosan Ertzaintzaren karga batean

Taberna batean abiatu eta kalean jarraitu duen borroka bat sakabanatzeko asmoz, agenteek istiluen kontrako materiala erabili dute eta, dirudienez, 16 urteko gazte bat zauritu dute, pilotakada baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariak argitzeko.
Ertzaintza Tolosan (Gipuzkoa). Irudia: Kontseilu Sozialista Tolosaldea
Ertzaintza Tolosan (Gipuzkoa). Irudia: Kontseilu Sozialista Tolosaldea

Taberna batean abiatu eta kalean jarraitu duen borroka bat sakabanatzeko asmoz, Ertzaintzak karga egin du bart eta, dirudienez, gazte bat zauritu da pilotakada baten ondorioz. Aurretik ere, liskarrean, beste gazte bat erietxera eraman behar izan dute ukabilkadek eragindako zauriekin.

Bart goizaldeko polizia-jarduketetan, Ertzaintzak hainbat pertsona identifikatu ditu, hainbat objektu (makilak, botilak...) konfiskatu ditu eta bi gazte atxilotu ditu, gutxienez barra luzagarri bat zeramatelako, debekatuta dagoena. Era berean, gazte bat ospitalera eraman behar izan dute, zaurituta.

Alde zaharrean zabaldutako liskarra kontrolatu nahian, Ertzaintzak istiluen aurkako materiala erabili du eta, karga horietako batean, beste gazte bat larri zauritu da. Andu Martínez de Rituerto Tolosako alkateak zabaldu duenez, gazte hori pilotakada baten ondorioz zauritu da, eta gertatutakoa "albait arinen" argitzea eskatu du, jaiak lasaitasunez gozatzera dei egitearekin batera.

20240212211141_tolosa-alkatea_
18:00 - 20:00

Gaztearen gertukoek EITB Mediari jakinarazi diotenez, adingabeak ez zuen bart izandako istiluekin zerikusirik izan, eta "bat-batean" harrapatu zutela erdian. Era berean, azaldu dute jasotako zaurien ondorioz ebakuntza egin behar izango diotela bihar.

Prebentzio-neurri gisa, Ertzaintzak, ofizioz, ikerketa-eginbide espezifikoak ireki ditu azken gertakari horretarako, eta auzitegi-mediku baten esku-hartzea eskatu zaio dagokion epaitegiari, ospitaleratutako gaztea ebaluatzeko eta lesioen izaera zehazteko. Aldi berean, Ertzaintzaren barne-ikerketa bat abiarazi da, polizia-jardunarekin lotutako xehetasun guztiak aztertzeko.

Polizia-kargan zauritutako gazteak 16 urte ditu eta Villabonakoa da. Egoera hori salatzeko eta "Biolentzia polizialik ez!" lelopean, elkarretaratzea egingo dute bihar udalerri horretan, 19:00etan.

Villabonako Udalak, Tolosakoak bezala, istiluak argitzeko eskatu du, eta elkartasuna adierazi die zauritutako gazteari eta haren familiari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X