"Malguagoa" izango da euskararen hizkuntza-eskakizunak esleitzeko sistema
Euskararen ezagutza egiaztatzen duten ziurtagiriak esleitzeko sistema aldatu egingo da. "Malguagoa" izango da, eta lanpostu publiko baterako euskara egiaztagiria lortzeko bidea "erraztu" egingo da, horretarako bide berriak ezarrita. Horrez gain, lanpostu jakin batzuetan ez da maila bera eskatuko ahozkoan eta idatzizkoan. Lanbidearen ezaugarrien arabera erabakiko da hori, eta jendaurreko postuetan jarriko da arreta berezia, eskakizun maila zehazterakoan. "Erabileran eragitea da helburua".
2018an jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 dekretua eguneratzeko mandatua, Eusko Legebiltzarren eskutik. Sei urteren ondoren, mahai gainean dago arau berria. Besteak beste, hizkuntza eskakizunen sisteman hainbat aldaketa txertatu dituzte. Dozenaka eragilek (alderdiak, sindikatuak, Osakidetza, Hezkuntza, Ertzaintza, sozietate publikoak, hizkuntza teknikariak, Euskararen Aholku Batzordea...) hartu dute parte lanketa prozesuan, eta juridikoki zirrikiturik utzi nahi ez duen testua ondu du Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak (EABJ).
Gaurko Gobernu Bileran zen onartzekoa dekretua, baina Iñigo Urkullu lehendakariaren senide baten osasun-arazo bat tarteko, saioa bertan behera geratu da, eta baita, ondorengo agerraldia ere. Datozen egunotan zehaztuko dute noiz emango dioten argi berdea testu berriari.
Jaurlaritzako iturriek jada aurreratu dute "gizartearen aniztasunari erantzutera datorren araua" dela, "tokian tokiko errealitate soziolinguistikoetara egokituko dena". "Atxikimenduarekin dagoen arazoa" gainditu eta "euskara zigor eta oztopo bezala ez ikustea" lortu nahi da.
Hizkuntza eskakizunak eskatzeko beste bi bide
Berrikuntzen artean, hiru dira nabarmenenak. Batetik, lanpostu publiko baterako hizkuntza eskakizuna eskuratzeko beste bi bide gehiago egongo dira aurrerantzean: euskara maila egiaztatzeko aukera izango da lan-eskaintza publiko batean azterketa euskaraz eginda. Gaindituz gero, mailari dagokion akreditazio ofiziala eskuratuko da "betirako". Horretarako, azterketetako epaimahaietan IVAPeko teknikariak egongo dira. "Neurri horrekin lortu nahi dena da herritarrek azterketak euskaraz prestatzea eta egitea, gaitegiak euskarara ekartzea eta oposaketak prestatzeko akademietan ikasleek euskaraz ikastea. Nolabait, gazteleraren antzeko tratamendua ematea nahi da". Horrez gain, lanpostuan "euskara modu frogagarrian" erabili duen langileak ere eskakizuna eskuratzeko aukera izango du, horretarako ezarriko diren baldintzak beteta.
Horrekin lotuta, dekretuak honako kasu hau ere ahalbidetzen du: herritar batek oposaketa gaztelaniaz egitea hautatu, eta azterketan zenbait proba euskaraz egin behar izatea, langile horrek lanpostuak eskatzen duen euskara mailan aritzeko gaitasuna duela ziurtatzeko. Tokian tokiko errealitate soziolinguistikoaren arabera erabakiko den neurria da, eta beti azterketa aurretik jakinarazi egin beharko zaio azterketa egileari. Lehen ere egin izan da hau, baina orain dekretuan jasota geratu da. Jaurlaritzak gogoratu du Estatu espainiarreko beste leku batzuetan "ohikoa" den praktika dela; Katalunian edota Galizian, esate baterako. "Espainiako Gobernuak berak ere egin izan du hau. Ingelesez eginarazi izan ditu oposaketetako zenbait proba".
Dekretu berriaren eragin eremua
Beste berritasuna arauaren eragin esparruari dagokiona da. Zabaldu egingo da aterkia, eta sektore publiko osoko langileak hartuko dira kontuan dekretua ezartzekoan. Administrazio publikoko zuzeneko langileak bakarrik ez, parte-hartze publikoa (% 50etik gorakoa) duten sozietate eta partzuergoetako beharginek ere bete beharko dute dekretuak dioena. Baita, erakundeek azpikontratatutako enpresetako plantillek ere. Kasu horietan, kontratazio pleguetan jaso beharko da, nahitaez, langileak euskalduntzeko baldintza, eta kontratatzailearen ardura izango da hori bermatzea. 2033ra arteko epea izango dute "dekretu berrira egokitzeko". Denera, 140.000 langile publikori eragingo die, orain arte baino 35.000 gehiagori.
Ahozko eta idatzizko maila, bereizita
Bestetik, hizkuntza-eskakizunetan bereizi egingo dira ahozko eta idatzizko maila. Hala, posible izango da lanpostu jakin batzuetan ahozkoan maila bat exijitzea, eta idatzizkoan, beste bat. Jendaurreko jardunean aritzen diren lanpostuetarako pentsatutako profila da hori. "Asimetrikoa" izena jarri diote. Ahoz zein idatziz maila bera behar den eskakizunei, berriz, "simetrikoa". Bada hirugarren aukera bat ere, "partziala" deitu diotena; aniztasun funtzional zehatz bat duten langileei egokituko zaien eskakizuna, hain zuzen.
Arauan jasota geratu dira, baita ere, euskara eskakizunetik salbuetsita geratuko diren kasuak. Eskatzen den euskara maila duen profesionalik ez dagoen kasuetan eta lanpostu hori betetzea derrigorrezkoa denean, aukera egongo da betekizun hori ez duen norbait kontratatzeko. Halaber, adinagatik (45 urte) edo beste arrazoi batzuengatik profila egiaztatzeko salbuspenak mantendu egingo dira.
Honekin guztiarekin, "belaunaldi berriak administrazioko lanpostuetara sartu" ahala, hamar bat urteko epean, erakunde publikoetan eta horren menpeko sozietateetan herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzeko duten eskubidea bermatuta egotea nahi du Hizkuntza Politika Sailak. Azkenaldiko oldarraldi judizialaren bidetik, helegiteak etorriko direla ia ziurtzat jotzen duten arren, dekretua "juridikoki aitzakiarik gabea" dela esan dute. "Azkeneko sententziei egokitutako testua da".
Indarrean sartzen denetik, berehalakoa izango da dekretuaren ezarpena, bi kasutan salbu: IVAPek urtebeteko luzamendua izango du egokitzeko, eta erakundeen menpeko sozietate eta partzuergoek, 9 urtekoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.