Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da A-63 errepidean izandako auto-istripu batean, Ziburun

Donostiako noranzkoan gertatu zen istripua, 22:30 aldera, eta 35 urteko beste bidaiari bat larri zauritu zen, baina ez dago hiltzeko arriskuan.

Gizonezko bat hil zen atzo gauean A-63 errepidean izandako auto-istripu batean, Ziburun (Lapurdi), Donostiako noranzkoan.

Sud Ouest egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, 22:30 aldera izan zen ezbeharra, eta 25 urte ditu hildakoak.

Berekin autoan zihoan 35 urteko beste pertsona bat larri zaurituta eraman zuten Baionako ospitalera, baina bere bizitza ez dago arriskuan.

Zantzu guztien arabera, abiadura handian zihoan istripua izan zuen autoa, eta ez zuen beste ibilgailurik jo.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X