Errioxan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basauriko bizilagun bat atxilotu dute Errioxan sexu-eraso bat egin duelakoan

20240415134732_rioja_
18:00 - 20:00
Basauriko bizilagun bat atxilotu dute Errioxan sexu-eraso bat egin duelakoan
Guardia Zibilak martxoaren 8an Errioxako Albelda de Iregua herrian izandako sexu-eraso bortitzaren ustezko egilea atxilotu du. 43 urteko gizonezkoa da eta delitu-historia zabala du. Atxilotua Bilbokoa da eta Basaurin bizi da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X