Zeuk Esan adin txikikoen arretarako zerbitzua 24 orduz dago martxan, gaurtik aurrera
Haurrei eta nerabeei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren Zeuk Esan (116111) laguntza zerbitzua eguneko 24 orduetan dago martxan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politiketako jarduneko sailburuak joan den astean jakinarazi zuenez.
Haurrekin eta nerabeekin zerikusia duten gaietan espezializatutako profesionalek osatzen dute zerbitzua, eta orientazioa, aholkularitza eta informazioa eskaintzen dizkie adin txikikoei eta horien inguruko helduei.
116111 telefono zenbakira egiten diren deiak doakoak eta anonimoak dira, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zeuk Esan zerbitzua indartu dutela iragarri du sailburuak, haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira Bilbon egiten ari diren "Zentzumen guztiak haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurka" jardunaldietan.
Aipaturiko telefono zenbakiaz gain, beste komunikazio bide batzuk ere baditu: newsletter bat, Zeuk Esan webgunea eta sare sozialetako profilak.
1.500 kontsulta baino gehiago iaz
2023an, 1.248 pertsonaren bidez egindako 1.625 kontsulta artatu zituen Zeuk Esan zerbitzuak. Horietatik % 56 adingabeak ziren (697) eta % 40 gertuko pertsona helduak (496) eta % 4 profesionalak (55). Adingabeen artean, kontsulta gehien 16 urtetik 18 urtera bitartekoek egin zituzten (525, % 72); eta nesken eta mutilen arteko proportzioa antzekoa izan zen (% 51 gizonezkoak izan ziren 2023an). Helduei dagokienez, eskaeren (% 61,5 (339) gurasoek egin zituzten.
Gaiei dagokienez, hauek izan ziren adin txikoek gehien aipatu zituztenak: ondoez psikologikoa (% 35), berdinen arteko harremanak (% 18) edo familia harremanak (% 14). Helduek, berriz, familia harremanei (% 22), Zeuk Esan zerbitzuari (% 18), ondoez psikologikoari (% 15), berdinen arteko jazarpenari (% 13) eta beste hainbat gairi buruzko kontsultak egin zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe eskainiko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.