Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanferminetako entzierroetako hesiaren muntaketa hasi da Iruñean

20240531113121_vallado-san-fermin_
18:00 - 20:00
Sanferminetako entzierroetako hesiaren muntaketa hasi da Iruñean
Garesko Aldaz Anaiak aroztegiko langileak goizeko lehen orduan hasi dira sanferminetako entzierroetarako hesia muntatzen. Datozen asteetan 900 zutoin eta 2700 ohol inguru jarriko dituzte ibilbidean zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X