Azterketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4.000 ikasle baino gehiago hasi dira Nafarroan unibertsitatera sartzeko probak egiten, iaz baino 215 gehiago

20240604122313_evau-nafarroa_
18:00 - 20:00
4.000 ikasle baino gehiago hasi dira Nafarroan unibertsitatera sartzeko probak egiten, iaz baino 215 gehiago
Ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiako eta Tuterako campusetan ari dira azterketak egiten, gaur hasi eta datorren ostegunera arte. Lehen aldia da 4.000 ikasleren langa gainditzen dena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X