Arkeologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 150.000 urteko giza arrastoak aurkitu dituzte Bizkaian

EHUko lantalde batek El Polvorín Karrantzako leizean aurkitutako giza hondar batzuk aztertu ditu, eta "Andere" izendatu duten emakume neandertal batenak izan litezkeela ondorioztatu du.
20240612114516_karrantza-hezurrak_
18:00 - 20:00
150.000 urte baino gehiago dituzten giza aztarnak aurkitu diztuzte Karrantzan, Bizkaiko zaharrenak

El Polvorin Karrantzako leizeko behe zulobidean 2021ean eta 2022an aurkitutako giza arrastoak duela 150.000 urteko neandertalei dagozkie, hainbat jakintza alorretan zaildutako lantalde internazional bateko adituek, Euskal Herriko Unibertsitateak gidatuta, ondorioztatu duenez.

Inoiz Bizkaian aurkitutako gorpuzki zaharrenak dira ikergai dituztenak, eta "baliteke Lezetxikiko humeroa, Euskal Herrian inoiz aurkitutako giza hondar zaharrena, bezain zaharra izatea, edo gehiago". Hezur hori Jose Migel Barandiaranek eta Jesus Altunak topatu zuten, Arrasateko kobazuloan, 1964an, eta 164.000 urte ditu gutxienez.  

El Polvoringo I zenbakiko leizeari dagokionez, 18 hezur zati aurkitu dituzte bertan, 2021eko eta 2022ko kanpainetan, eta "pertsona heldu nahiko argal batean, seguru asko emakume baten, garezurrekoak" dira denak. "Andere" izena jarri diote horregatik.  

El Polvorín kobazulorako sarrera. Argazkia: Javier Trueba (Madrid Scientific Films) El Polvorín kobazulorako sarrera. Argazkia: Javier Trueba (Madrid Scientific Films)

"Andere"ren ezaugarri morfologikoak "bat datoz neandertalen leinukoekin, baina erradioak (besaurreko hezurra) morfologia arkaikoagoa agertzen du, Hezurren Leizean (Atapuerca) aurkitutako aurreneandertalenaren antzekoa", Arkeologia Museotik azaldu dutenez. Horregatik, ikertzen jarraituko dute antzinatasuna hobeto zehazte aldera.

Neandertalak talde ehiztari-biltzailea izan ziren, eta Europan eta Asia mendebaldean bizi izan ziren duela 200.000 eta duela 40.000 urte artean, desagertu ziren arte.

El Polvorinen aurkitutako hezurretako bat. Argazkia: Javier Trueba (Madrid Scientific Films) El Polvorinen aurkitutako hezurretako bat. Argazkia: Javier Trueba (Madrid Scientific Films)

Asier Gómez OIivencia Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Saileko ikertzaileak gidatu du lantaldea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X