Zeharren urteroko txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia izan zen iaz asilo eskari gutxien onartu zituen EBko estatua, eskari kopuruan hirugarrena izan arren

Estatu espainiarrean asilo eskaeren % 12 onetsi ziren 2024an, Europako batez bestekoaren 30 puntu azpitik.
Zehar Errefuxiatuekin gobernuz kanpoko erakundearen egoitza bateko erabiltzaileak
Zehar Errefuxiatuekin gobernuz kanpoko erakundearen egoitza bat. Artxiboko argazkia: EiTB Media

2023an Espainia izan zen asilo eskari gehien jaso zituen Europar Batasuneko hirugarren herrialdea (163.220), baina baita onarpen tasa txikiena izan zuena ere. Izan ere, aldeko ebazpenen portzentajea % 12koa izan zen, Europar Batasuneko batez bestekoa baino 30 puntu apalagoa.

Zehar - Errefuxiatuekin gobernuz kanpoko erakundeak gaur goizean aurkeztu duen urteroko txostenaren arabera, erantzunaren zain jarraitzen duten pertsonen kopurua % 56 hazi da urtebetean, 191.095eraino.

Iaz, arrazoi ezberdinengatik, Espainian babesa eskatu zuten pertsonen kopurua % 37,3 igo zen, inoizko kopururik handienera iritsi arte. Kopuruak nabarmen egin du gora, Zeharren esanetan, prozedura aurrera eramateko "oztopo larriak" gorabehera.

Monica Lopez Zeharren zuzendariak azpimarratu duenez, iaz Espainia izan zen asilo eskari gehienen ebatzi zituen Europar Batasuneko hirugarren herrialdea, Alemaniaren (351.510 eskari) eta Frantziaren (166 880) atzetik. Aitzitik, "oso bestelakoa" bere onarpen tasa.

2023an 2022an baino asilo eskari gutxiago onartu zituzten Espainiako Estatuan, % 16,5etik % 12ra jaitsi baitzen indizea. Horri lotuta, onarpen tasan "benetan baxua" dela nabarmendu du Mauricio Valiente Zeharreko zuzendari nagusiak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X