Ekimen solidarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselatik Ondarroara bizikletan, fibrosi kistikoa ikusarazteko

1.300 kilometro baino gehiago egingo dituzte Bixi ekimeneko parte-hartzaileek 13 etapatan, gaitz hereditario hau egunero sufritzen duten familientzat laguntza eskatzeko.
20240725142713_seber-uribe-bixi-fibrosi-kistikoa-duren-gaixoen-aldeko-plataforma_
18:00 - 20:00
Seber Uribe: ''Fibrosi kistikoa ez da gaixotasun ezaguna, eta Brusela leku aproposa da ezagutzera emateko''

Fibrosi kistikoa gaixotasuna ezagutzera emateko eta hau sufritzen duten gaixoentzat eta familientzat laguntza eskatzeko Bixi ekimena sortu dute hainbat lagunek eta ostiral honetan, uztailak 26, elkartasun ekintza abiatuko dute: Bruselatik Ondarroara bizikleta martxa egingo dute.

1314 kilometroko ibilbidea burutuko dute 13 etapatan banatuta eta, guztira ia 5000 metroko desnibela pilatuko dute. Ibilbidean zehar Lille, Paris, Bordele eta Baiona igaroko dituzte besteak beste eta abuztuaren 7an Ondarroara iristea espero dute.

Fibrosi kistikoa bereziki birikei eta liseri aparatuari eragiten dien gaixotasun genetiko degeneratiboa da. Organo horien inguruan muki sendo bat sortzen da eta ez dute behar bezala lan egiten. Horrez gainera, hainbat infekzio eragin ditzake. Kasu batzuetan heriotza ere sortzen du.

Bixi ekintzaren helburua gaitz hau duten pertsonei eta haien familiei laguntzea da. Seber Uribe ondarrutarra da antolatzaileetako bat. Gaixotasun hau daukan Elene Etxaniz gaztearen osaba da bera. Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan egindako elkarrizketan azaldu duenez, "botika asko behar dituzte organo horiek ahalik eta ongien funtzionatu dezaten" eta "botika gutxiago hartu ahal izateko, fisioterapia saio ugari hartzen dituzte".

Gaixotasun hau duten pertsonek askotan egon behar izaten dutela ospitaleetan ere jakinarazi du Uribek; batzuetan infekzioen edo bestelako konplikazioen ondorioz, eta beste batzuetan, organoren bat erabat hondatu delako eta transplantea behar dutelako.

Egoera hauetan guztietan ez dute laguntzarik jasotzen gaur gaurkoz gaixotasuna bizi duten familia horiek. Hori dela eta, administrazioen atea jo eta laguntza eskatzen dute Bixi ekimeneko kideek.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X