OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkatutik erretiratu dute TDC Clinik-Salipure Peeling Chemical krema, "osunarentzat oso arriskutsua" delako

Zamudioko Tegor Laborategietan ekoizten duten azala garbitzeko esfoliatzaile kimiko bat da.
Foto: Laboratorios Tegor
Foto: Laboratorios Tegor

TDC Clinik-Salipure Peeling Chemical krema esfoliatzailea merkatutik erretiratu dutela jakinarazi du Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (Aemps), baimendutakoa baino azido saliziliko kopuru handiagoa duelako eta, ondorioz, "osasunerako oso  arriskutsua" delako.

Zamudioko Tegor Laborategietan ekoizten duten azala garbitzeko esfoliatzaile kimiko bat da. Produktu hori salgai duten establezimenduei eskatu zaie produktua berehala erretiratzeko.

Halaber, Aemps agentziak erabakiari buruzko informazioa helarazi die erkidegoetako osasun arduradunei, erabiltzaileen artean zabal dezaten.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren produktu kosmetikoei buruzko 1223/2009 Erregelamenduaren III. eranskinean dago araututa dago azido saliziliko substantziaren erabilera. Bertan daude zehaztuta kosmetikoen substantzien inguruko mugak eta neurriak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi