Bero kolpeak ekiditeko eskumuturrekoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bero kolpeak ekiditeko, Nafarroako enpresa batek eskumutur berezi bat eman die langileei

20240822193303_eskumuturra_
18:00 - 20:00
Bero kolpeak ekiditeko, Nafarroako enpresa batek eskumutur berezi bat eman die langileei
Beroaren aurkako edozein neurri beharrezkoa da, eta uda honetatik aurrera, Nafarroako Jacar enpresako langileek eskumuturreko bat dute edozein arrisku termikoren aurrean abisatzeko. Formazioa jasotzeaz gain, etxolek aire girotua, ur hotza eta eguzki-krema dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X