Albiste da
Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haizeagatik ezarritako alerta laranja asteazkenean 06:00tan sartuko da indarrean

20241008182018_bermeo-haizea_
18:00 - 20:00
Haizeagatik ezarritako alerta laranja asteazkenean 06:00tan sartuko da indarrean
Asteazkenean, 06:00etan, alerta laranja ezarriko dute Bizkaian haize-bolada indartsuengatik. Arratsaldean 130 km/h-ko haize-ufadak espero dira. Gipuzkoako haizeguneetan alerta eguerditik 18:00etara egongo da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X