Jaiotzagatiko baimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guraso bakarreko familiei jaiotzagatiko baimenak 16 astetik 26ra luzatzea onartu du Auzitegi Gorenak

Epaiak "adingabearenganako edozein diskriminazio mota" saihestu nahi du. Oraingoz, familiaburuak enplegatu publikoak diren guraso bakarreko familiei baino ez die balio baimenak; gainerakoek itxaron egin beharko dute, haien egoera Konstituzio Auzitegian ebazteko baitago.
Ama bat bere haurrarekin.
Ama bat bere haurrarekin.

Auzitegi Gorenaren ebazpen baten arabera, langile publikoak buru dituzten guraso bakarreko familiek eskubidea izango dute haur baten jaiotzagatiko baimena 16 astetik 26 astera luzatzeko, jaioberriaren diskriminazioa saihesteko.

Administrazioarekiko Auzien Salako Laugarren Atalak eman du epaia, eta bertan onartu du hori dela Langile Publikoen Estatutuan araututako baimenari eman behar zaion interpretazioa. Valladolideko irakasle batek errekurtsoa aurkeztu zuen; izan ere, 16 asteko amatasun-baimenari beste gurasoari legozkiokeen gainerako 10 asteak gehitzeko eskaera ukatu zioten (gainerako 6 asteak gurasoek batera hartu beharrekoak dira, haurra jaiotzen denetik hasita).

Administrazioarekiko auzien epaitegi batek arrazoia eman zion amari, indarrean zegoen araudia bi gurasoz osatutako familia-ereduari bakarrik aplikagarri izatea "argi eta garbi" diskriminatzailea zela iritzita; Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak, ordea, baliogabetu egin zuen epai hori.

Jaiotzagatiko baimenak luzatzeari buruzko eztabaiden aurrean irizpide desberdinak erabili dituzte sala eta justizia auzitegi nagusi desberdinetan, baina Gorenaren epaiak adingabe jaioberrien interesa lehenestea erabaki du orain, "familia mota batean edo bestean jaiotzeagatik, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal edo sozialengatik edonolako diskriminazioak saihesteko".  

Gorenaren esanetan, haurra ezin da diskriminatu duen familia motagatik, eta bi guraso dituztenetan bezalaxe, ama edo aitaren zaintzaz, arretaz eta babesaz (Kode Zibilaren 68. artikuluak ezartzen duena) 26 astez gozatzeko eskubide berbera dutela guraso bakarra dutenek.

Orain arte, legeak berariaz arautu duen guraso bakarreko familiaren kasu bakarra amaren heriotzak eragindakoa da; kasu horretan, eta horretan baino ez, batu zitezkeen orain arte bi gurasoen baimenak.

Hala ere, Gorenaren epaiak, printzipioz, ez die eragingo familiaburuak enplegatu publikoak ez dituzten guraso bakarreko familiei, Konstituzio Auzitegian ebatzi gabe baitago haien egoera, eta hainbat errekurtso aztergai. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X