Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurdun bat hil da auto istripuan kontrako noranzkoan zihoan auto baten kontra jota, Errioxan

Gidaria, 46 urteko San Adriango (Nafarroa) bizilaguna, atxilotu egin dute, droga eta alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita.
Horrela geratu da haurdunaren autoa.
Horrela geratu da haurdunaren autoa. Argazkia: EFE

35 urteko emakume bat eta tripan zeraman haurtxoa hil dira bart Navarreten (Errioxa), AP-68 autobidean kontrako noranzkoan zihoan auto baten kontra jota, Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez. 

Guardia Zibilaren arabera, kontrako noranzkoan zihoan gidariak 10 kilometro egin ditu horrela, haurduna eta beste bi pertsona zihoazen autoaren kontra jo duen arte. Alkohol eta droga probetan positibo eman du gizonak, eta atxilotuta dago. Atxilo hartutakoa 46 urteko San Adriango (Nafarroa) bizilaguna da. 

Ezbeharra bart jazo da (igandeko 21:50ean), aipatu errepidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnean, auto barruan hiru lagun topatu dituzte harrapatuta: haurduna, hil ala bizi zegoen, eta autoko beste bi bidaiariak, larri zaurituta. 

Handik gutxira jakin da emakumea hil egin dela. 

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X