Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luzatu egin dute haurdun baten heriotza eragin duen gidari kamikaze nafarraren atxiloaldia

Atxilotua, 46 urteko San Adriango bizilaguna, kontrako noranzkoan gidatzen ari zen eta positibo eman zuen alkohol eta droga proban. Gizonak aurrekariak ditu alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
20241021214232_navarrete-atxilotua_
18:00 - 20:00
Haurdun zegoen emakume baten heriotza eragin duen San Adriango gidari kamikazearen atxiloketa luzatu dute

Logroñoko instrukzio-epaileak luzatu egin du Navarreten (Errioxa) emakume haurdun baten heriotza eragin duen gidari kamikaze nafarraren atxiloaldia. Gizona, 46 urtekoa eta San Adriango (Nafarroa) bizilaguna, kontrako noranzkoan gidatzen ari zen, eta positibo eman zuen alkohol eta droga proban.

Epailearen ustez, eginbide gehiago egin behar dituzte atxilotutako gizona espetxeratu edo aske utzi erabaki baino lehen. Horregatik, Guardia Zibilaren komisariara itzuli da, eta astearte goizean eramango dute berriro epailearenera

Zabaldu denez, gizonak aurrekariak ditu alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. 

Ezbeharra igandeko 21:53an gertatu zen, AP-68an, Navarrete parean. Ordu horretan, kamikazearen ibilgailuak talka egin zuen auto baten eta kamioi baten aurka.

Biktima Villaverde de la Abadia herriko (Gaztela eta Leon) bizilaguna zen, 35 urtekoa, eta autoan zihoan, kopilotuaren eserlekuan. Emakumearen bikotekidea larri zauritu zen. 

Antza denez, gutxienez 10 kilometro zirkulatu zituen okerreko noranzkotik kamikazeak.

Zure interesekoa izan daiteke

Portavoz del Gobierno de Navarra, Javier Remírez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Gobernuak esan du "protokoloaren arabera" jokatu duela tutoretzapeko zentro batean adingabe bati ustez egindako sexu-erasoaren inguruan

Javier Remirez bozeramaileak "agente, komunikabide eta alderdi politiko guztiei erantzukizuna" eskatu die, "adingabeen babesgabetasun-egoerak sortzen dituzten informazio zehazgabeei bide ez emateko". Ildo horretan, "eskuin muturrak" egoera aprobetxatu nahi duela gaitzetsi du, "adingabe jakin batzuk jatorriaren edo nazionalitatearen arabera estigmatizatzen dituen diskurtso faltsu bat markatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X