Albiste da
Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat agertu da Zumaia eta Getaria arteko uretan, Orroagako hondartza parean

14:00ak inguruan herritar batek abisu eman die larrialdi zerbitzuei. Guardia Zibila eta Gurutze Gorria aritu dira erreskate-lanetan, eta Polizia Judizialak hartu ditu bere gain heriotzaren zergatia argitzeko lanak.

Gorpu bat agertu da ostiral honetan itsasoan Zumaia eta Getaria artean, Orroagako hondartza parean. 

Segurtasun Sailak EITBri jakinarazi dionez, 14:00ak inguruan herritar batek abisu eman die larrialdi zerbitzuei, uretan gorpu bat ikusi baitu. 

Guardia Zibila eta Gurutze Gorria aritu dira erreskate lanetan, eta gorpua Getariako portura eraman dute. Polizia Judizialak hartu ditu bere gain heriotzaren zergatia argitzeko lanak.

Adineko gizonezko bat da hildakoa. Guardia Zibilaren esanetan, bart Zumaian desagertutako gizon bat izan daiteke. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X