Albiste da
Bularreko minbizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marea arrosak Donostiako erdigunea hartu du bularreko minbiziaren ikerketen alde

20241117130156_katxalin-elkarteak-antolatutako-10ibilaldi-solidarioa_
18:00 - 20:00
Marea arrosak Donostiako erdigunea hartu du bularreko minbiziaren ikerketen alde
Milaka pertsonak egin dute bat bularreko minbiziaren ikerketen aldeko X. Martxa Solidarioan. Katxalin elkarteak deitutako martxa Alderdi Ederren hasi da, eta erdiguneko eta Groseko kale nagusiak igaro ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X