Albiste da
Txertaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripearen aurkako aurtengo txertaketa-kanpaina aurreko urtekoa baino arrakastatsuagoa izaten ari da

20241118173012_dls-vacunacion_
18:00 - 20:00
Gripearen aurkako aurtengo txertaketa-kanpaina aurreko urtekoa baino arrakastatsuagoa izaten ari da
Bost aste eskasean, 404.000 pertsonak baino gehiagok jarri dute txertoa Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko aldi berean baino % 2,4 gehiagok. Adinekoen egoitzetan % 73ko estaldura lortu da, eta haurren txertaketak aurreko kanpaina osoko zifrak gainditu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X