Bengoetxea, EHUren norabidea aldatu nahi duen errektorea
Joxerramon Bengoetxea (Irun, 1963) izango da Euskal Herriko Unibertsitatearen lemazain berria, atzo errektore izateko hauteskundeak aise irabazita. Zuzenbidearen Teoriako irakaslea da EHUn eta katedrarako aitortza du; ikerketan lau seiurteko ditu pilatuta, eta irakaskuntzan, sei bosturteko.
Filosofia eta Zuzenbidea ikasi zituen EHUn, eta Edinburgoko Unibertsitatean doktoratu zen, Neil MacCormicken zuzendaritzapean. Bere tesitik ateratako The Legal Reasoning of the European Court of Justice liburua 1993an publikatu zuen Oxfordeko Unibertsitateak.
Mundu osoko dozenaka ikerketatan hartu du parte, ia denak zuzenbidearen filosofiarekin lotutakoak. Hala, elkarrizketa judizialak, epaileen soziologia, zuzenbidearen argumentazioa edota logika juridikoa izan ditu aztergai. Orotara, gaiokin zerikusia izan duten hamaika doktore tesi zuzendu ditu, eta berrehundik gora artikulu publikatu ere bai, sona handiko aldizkarietan: ingelesez, frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz zabaldu ditu bere lanak. Bost libururen egilea ere bada.
Bere ibilbide akademiko oparoagatik, Honoris Causa doktore izendatu zuen Helsinkiko Unibertsitateak 2023an, eta Euskal Herrian ere, hainbat aitortza jaso ditu: 2010ean Eusko Ikaskuntza saria jaso zuen, eta 2021ean, Jesus Maria Leizaola saria.
Irakasle eta ikertzaile gisa ibilbide emankorra izateaz gain, politikan ere arrastoa utzitakoa da irundarra; Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea izan zen 1998 eta 2001 artean, —Sabin Intxaurraga (EA) zen sailburua—, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakarien gobernu banatan. Europako Justizia Auzitegi Nagusiko letratua ere izandakoa da.
Errektore izateko hauteskunde kanpainan, EHU eraldatzea agindu du, eta horretarako, besteak beste, gobernantza horizontalagoa eta lan egiteko beste modu bat abian jartzeko konpromisoa agertu du, "behekoei" entzungo diela hitz emanez. Bere lehentasunen artean kokatu ditu unibertsitateko kolektibo guztien baldintzak hobetzea, ikerketa bultzatzea eta euskara erdigunean jartzea. "Unibertsitatea eraldatu, bere noraeza zuzendu eta denon artean adostutako norabideari jarraitzea, bikaintasunean lora dadin", esan zuen.
Hamar emakumek eta sei gizonezkok osatzen dute bere lantaldea: Leire Garmendia izango da idazkari nagusia, eta errektoreorde, berriz, Estitxu Garai (Bizkaia), Ixone Fernandez de Labastida (Araba) eta Juana Goizueta (Gipuzkoa).
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan
Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da bi edo hiru urte zituen haurraren hilketa.
Preso bat hilik aurkitu dute Baionako espetxean
23 urteko gizonak bere buruaz beste egin du. Arazo psikiatrikoak zituen, eta bakarkako ziega batean zegoen preso.
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
Gizon batek emazte ohia hil du tiroz Zaragozan
Espainiako Gobernuaren ordezkariak jakinarazi du gizona kalean egon dela emakumearen zai tirokatuta hiltzeko.
Garazi eta Jon, maitasunarekin eta euskararekin engaiatuta
Korrikaren 387. kilometroa egin dute, Caparrosotik Valtierrara bidean, trajez eta zuriz jantzita, maitasunarekin eta euskararekin duten konpromisoa erakutsiz. Aurtengo irudi bitxietako bat utzi digu irailean ezkonduko den Zamudioko bikoteak.
Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete
Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute. Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.
Pinutik eukaliptora: eraldatzen ari diren basoen erradiografia
Azken 30 urteetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako basoek hartzen duten eremuaren azalerak gora egin du. Ez da jauzi handia izan, baina bai joera-aldaketa bat. Gaur egun, zuhaiztiek EAEko zoruaren % 54,81 hartzen dute, eta presentzia gehien duen espeziea intsinis pinua da oraindik ere, nahiz eta % 17,81 atzera egin duen.
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, gerra dela eta ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli
Ostiralean, 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.