Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ospitalera eraman dute Areson erreskatatutako mendizale bat

Helikoptero baten garabiarekin erreskatatu ostean, Leitzako osasun-etxera eraman dute lehendabizi, baina handik Nafarroako Ospitale Gunera bidali dute anbulantzian.
Helikopterotik egindako erreskatea
Helikopterotik egindako erreskatea. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

64 urteko gizon bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute gaur, igandea, Areson, Azinziniturri inguruan, Nafarroako Suhiltzaileek erreskatatu ondoren.

Medizaleak istripua izan du 10:20 aldera, eta erreskate taldea ez ezik, Foruzaingoa ere bertaratu da.

Helikoptero baten garabiarekin erreskatatu ostean, Leitzako osasun-etxera eraman dute lehendabizi, baina handik Nafarroako Ospitale Gunera bidali dute anbulantzian, gorputzean hainbat kolpe zituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X