Albiste da
Gabonak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Jaiotza Monumentaleko bi irudiri eraso egin diete Florida parkean

20241226205222_la-florida-belen-vandalismo_
18:00 - 20:00
Gasteizko Jaiotza Monumentaleko bi irudiri eraso egin diete Florida parkean
Mutil baten eskulturari besoa kendu diote; besteak, kalte handiak izan ditu buruan. Figurarik zaharrenetakoak dira, 60ko hamarkadan egindakoak, eta, hortaz, adierazi dute oso zaila izango dela lehengo itxura ematea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X