Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi euskal herritar hil zituen suteagatik deklaratuko du asteartean Madrilgo jatetxe bateko jabeak

Hildakoetako bat Getxoko erizain bat zen, Madrilen zegoena egun batzuk pasatzen. Beste emakume euskaldun bat larri zauritu zuen suak, eta maiatzean zendu zen, ZIUn hiru aste eman ostean. Jatetxeko 25 urteko langile bat ere hil zen sutean.
Sutea piztu zen jatetxea
Sutea piztu zen jatetxea. Argazkia: EFE

Madrilgo 46. Instrukzio epailearen aurrean deklaratuko du asteartean, hilaren 14an, Becerra kaleko Burro Canaglia jatetxeko jabeak, ikertu gisa, 2023ko apirilean bertan izandako suteagatik. Hiru pertsona hil ziren sute horretan, bi euskal herritar tartean.

Epaileak frogak eskatu zizkion irailean Madrilgo Udalari, Gizarte Segurantzako Lurralde Institutuari eta Udaltzaingoari, besteak beste. Gainera, asteartean sutea gertatu zen gauean jatetxean zeuden bezero batzuen lekukotasunak entzungo ditu.

23:00ak pasatxo zirenean piztu zen sua, 2023ko apirilaren 21ean. Sarreratik gertu piztu ziren lehen sugarrak, baina berehala zabaldu ziren lokal guztira. Horregatik, biktimek ezin izan zuten handik alde egin.

Dirudienez, jatetxeko pizza batek eragin zuen sua, sukaldarietako batek garreztatu zuenean. Sugarrak berehala hedatu ziren sabaira eta lokaleko hormetara. Guztira, hamar anbulantzia eta hainbat osasun langile bertaratu ziren.

Hildakoetako bat Getxoko erizain bat zen. Bilboko Zorrotzaurre IMQ ospitalean egiten zuen lan, baina egun batzuk pasatzen zegoen Madrilen. Beste emakume euskaldun bat larri zauritu zuen suak, eta maiatzean zendu zen, Zainketa Intentsiboen Unitatean hiru aste eman ostean. Jatetxe horretako 25 urteko langile bat ere hil zen sutean.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X